Kutxa Ekogunearen Hazi Bonbak egitasmoa ezagutuko dugu gaur. Izan ere, tailer bereziak antolatzen dituzte honen bueltan, eta azaroaren 26an da ondorengo hitzordua.Tailer honetan, degradatutako inguruneak berreskuratzeko eta berdetzeko erabiltzen diren hazi bonbak egiten ikasi ohi da, aniztasun funtzionala duten Pausoak programakoen eskutik. Kutxa Ekogunean izan gara, eta proiektuaren arduraduna den Amaia Otazorekin hitz egiteko aukera izan dugu