"LEHEN URRATSA" web dokumentalean parte hartu du Akelarre taldeak

Antxeta Irratia 2016ko aza. 9a, 00:00

Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilariak Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan ziren 2015eko neguan. Bildu zituzten lekukotasunak, irudiak eta soinuak, “Lehen urratsa” izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.Lekukotasunen artean, Hendaiako Akelarre dantza taldeko lagunei egindako elkarrizketak jaso dituzte.