Lanbide heziketa sustatzeko jardunaldiak iraganen dira Ficoban, 23tik 25era

Antxeta Irratia 2016ko aza. 9a, 00:00

Hilaren 23tik 25era bitarte, mugaz gaindiko lanbide heziketa jardunaldiak iraganen dira FICOBA erakustazokan. Jardunaldi hauek, Baionako ofizialen eta artisauen ganbara, Ikaslan Gipuzkoa,Tknika, Eusko jaurlaritza eta Akitaniako kontseiluaren parte hartzerekin antolatu dira. Edukiari dagokionez, hiru gai nagusi jorratuko dituzte. Lehen egunean erakundeak,lanbide heziketa eta enpresak, bigarren egunean lanbide heziketarako ikastetxeak eta azken egunean, lanbide heziketa zentroetara eta enpresa ezberdinetara bisitak egingo dira.

Nikolas Sagarzazu, Ikaslan Gipuzkoako arduradunarekin hitz egin dugu. Baita Inaki Mujika, Tknikako arduradunarekin ere; besteak beste.