2017ko udazkenean abiatuko dira itsas etorbidearen bigarren zatia zaharberritzeko lanak

Antxeta Irratia 2016ko aza. 8a, 00:00

Mikel  Berra, hendaiako oposizioko kidearekin hitz egiteko aukera izan du Aitor Errazkin lankideak. Izan ere, atzo, itsas etorbidearen bigarren urratsaren inguruan debate edo bilkura publikoa antolatu zuen udalak. Gogoratu, lehen fasea Salaberri alkate zela egin zela, eta egun alkate den Kotte eta bere taldeak, gogor kritikatu zutela proiektua. Hendaiako itsas etorbidearen bigarren fasearen lanak 2017ko apirilean abiatuko dira, Proiektu berriaren aurkezpena astelehen hontan iragan zen, 100 bizilagun inguru bildu ziren hendaiako udal gobernuak aurkeztutako proiektuaren xehetasunak ezagutzeko. Berrikuntza lanak, Marin hospitaletik eukalipto karrikara zabalduko dira, aurrekontu orokorra 3 milloi euro etaerdikoa izango da. Oposizioaren hitzak dira hauek, baina bihar izanen ditugu Iker Elizalde alkate ordearen hitzak.