Txirrin Txirrin Bidegorria Egin ekimenari segida ematera behartua ikusi du bere burua Abotsanitz udal taldeak. Abian jarritako ekimena itxitzat eman zuen udal taldeak, udalbatzan bidegorrien gaia aztertzeko AGENDA XXI mahaia martxan jartzeko mozioa onartu zenean. Eta anartean, herritar talde batek Balazta elkartea sortu zuen gainera, bidegorri sarea eta bizikletaren sustatzeko helburuarekin. Baina Udalak hartutako erabakiaren haritik, hilabeteotan urrats bakar bat ere ez da eman bidegorrien sarea hobetu eta segurtasuna bermatzeko. Eta arduratuta agertu da Abotsanitz udal taldea, jakinda azken hilabeteetan, txirrinda tartean zela, dozena erdi bat istripu gertatu direla Hondarribian. Azkenak, Labreder eta Instituto behekaldean, Baserritar etorbidean.
Hori dela eta, azaroaren 4an hasita, eta ostiralero 17:30ean, Mendeluko biribilgunean kontzentrazioa egitera deitu dituzte hondarribitarrak bidegorri sare duhin baten aldarrikatzeko. Ortzi Alonso Abots Anitzeko kidearekin mintzatu gara