Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak hamahirugarren aldiz segidan prestatu du Beldurraren pasabidea hitzordua. Larunbata honetan da zita. 30 lagun baino gehiago egongo dira lau bat ordutan, ibilbideko leku jakinetan, haientzat prestatutako pertsonaiaren papera jokatzen. Sarrerak, gaurtik eta ostiralera bitarte izanen dira salgai, Amaia KZan, 17:30ak eta 20:30ak bitarte. Ikuskizunaren egunean ere, Ficoban bertan salduko dituzte, 17:30etatik aitzina