Izuaren gaua ospatuko da bihar Hondarribian

Antxeta Irratia 2016ko urr. 28a, 00:00

Izuaren gaua prestatu dute hondarribiko saindua gaztelekuan. Hitzordua bihar larunbata arratsaldeko 17.30etatik 20.00etara iragango da. Ekimena 12-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago. Duela hiru urte egin zuten lehen aldiz Izuaren Etxea. Zirkua izan zen lehen ekitaldiko gaia, zirku beldurgarria, noski. Aitor Irastortza, Hondarribiko Saindua gaztelekuko teknikariarekin hitzegin dugu