Alardeen inguruko gatazkari konponbidea emateko xedez, bilkura eginen dute erakunde ezberdinek azaroan. Gipuzkoako Foru Aldundia, Emakunde eta Arartekoa, Irun eta Hondarribiko alkateekin bilduko dira. Bi herrietan egiten diren alardeen inguruan dagoen gatazkari aterabidea bilatzeko bideak aztertzeko.
Kontua da, uztailaren 19an Aldundiko, Emakundeko eta Arartekoaren ordezkariek bilera bat egin zutela, eta bertan finkatu zuten bigarren bilkura hau Irun eta Hondarribiko alkateei parte hartzeko gonbidapena luzatuz. Dirudienez, azaroko bilkura horretan, gatazkaren konponbiderako plangintza aurkeztuko du Aldundiak.
Nolanahi ere, gogoratu beharra dago azken urteetan mahai inter-instituzionala ere martxan egon dela, inolako aterabiderik lortu gabe. Eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiako kapitainak, Izaskun Larruskainek dioenez, Aldundia bera izan da batzorde hori geldiarazi zuena. Markel Olanoren gobernutik bultzatutako mahai horretan diskrezioz lan egiteko asmoa dute, hasi aurretik posiziorik hartu gabe, eta tentsioa txikitzeko asmoz, elkarrizketarako bideak irekiz. Izaskun Larruskain