Beñat Elzo lasterketaren beste edizio bat ospatuko da azaroaren lehenean

Antxeta Irratia 2016ko urr. 24a, 00:00

Erdi maratoien atsedena izango da heldu den asteburuan, hurrengoan Behobia-Donostiara begira. Baina hortan parte hartuko ez dutenek, badute aukera hirugarren urtez Beñat Elzo zenaren omenez, haren izena daraman mendi-lasterketan parte hartzeko. Iazkoan bezala, hiru ekimen ezberdin proposatuko dituzte, oinez, korrika eta familientzako ibilbidea.

Beñat Elzoren lagunek bihotzez antolatutako lasterketa da. Imanol Ugartemendiak esplikatu digunez, herria girotzeaz gain, lasterketari dagokionez, ez dago berritasun handirik.

Azaroaren lehenarekin, aurten Kirol Kaian animazio eta tabernarekin batera, bakotsak etxetik eramandako tortila lehiaketa proposatzen dute ere. Eta iazkoan bezala, lasterketarekin bildutako dirua gaixotasun arraro edo ezezagun baten ikerketarako bideratuko dute. Aurtengoan, Euskal Herri osoan bi kasu baino ezagutzen ez dituen eritasun genetiko bati begira. Pasai Donibaneko Eunate Turko haurrak daukana. Bere amak Irene Intxaustik eman dizkigu zenbait xehetasun.

Elkarte bat sortu zuten iaz, eta urtebetean Espainiako estatuan egoera berean aurkitzen diren 21 familik indarrak bildu dituzte. Gipuzkoa Eunate da bakarra.

Lasterketan bildutako diruaz gain, azaroaren 5ean, Klink elkarteak bazkari solidarioa antolatu du ere, helburu berarekin.

Lasterketan izena emateko, Hondarribiko Bernat Etxepare kalean dagoen Done Pedro Itsasgioznen Kofradiaren dendan egin daiteke, 5 eurotan famili lasterketarako, eta 10 eurotan mendi martxarako. Edota interneten www.kirolprobak.com webgunean.