Bestalde, uda aurretik esan bezala, Unai Oiartzun idazle irundarra egonaldia egiten ari da urria bukatu bitartean, Hendaiako Abadia eremuko Nekatoenean. Hiru aste daramatza idazten bertan. Euskal Kultur Erakundeak eta Euskal Idazleen Elkarteak lagundurik, CPIE Euskal Itsasbazterrak Erakundeak gazte idazle bati bere proiektua garatzeko proposatzen dion egonaldi artistiko honen seigarren edizioa da. Bere lehendabiziko eleberrian, Unai Oiartzunek mugako gorabeherak azalduko ditu, 1936. eta 1944. urteen artean, gazte talde batek biziko duen bi gerren arteko istorioa hartu dituelarik gidalerro gisa.
Betiere, kazetaritza lan baten lan ildoari Erbestea, kezka, amodioa...