Goiz hontan Bilbon, Harremanetarako Nazioarteko Taldea eta Foro soziala osatzen duten eragileak bildu dira. Bilkura honen helburua, bihar Aieteko jauregian antolatu duten bilkuraren edukiak eta datozen hilabeteetarako prestatu duten egutegia aurkeztea izan da. Bilkura honetan, HNT-tik, Brian Currin, Alberto Spektorowski eta Raymond Kendall izan dira, Foro sozialetik berriz, Nekane Alzelai Ahotask elkartekoa, Bake Bideako Peio Dufaut, Egiari zor fundazioko Ainara Esteran eta Antxeta Irratiko lehendakari eta Foro sozialaren koordinatzailea Agus Hernan.