Martxuka merkatua igande honetan ospatuko da

Antxeta Irratia 2016ko urr. 20a, 00:00

Heldu den igandean goizeko 10etatik arratsaldeko 19:00ak arte, 10. Martxuka Merkatua ospatuko dute Urrunan. Usaian bezala, Euskal Herriko 50 artisau eta esku langile bilduko dira bertan, baina hamargarren ekitaldia dutenez, hainbat sorpresa ere prestatu ditu Martxuka Elkarteak. Musika atsaldeko 17:30etatik aurrera, eta hainbat atelier eta animazio haur eta helduentzat. Aitor Errazkin lankideak Martxukako arduradunarekin, Adelaide Darrasperekin mintzatu da