Mintzalagunak behar dira

Antxeta Irratia 2016ko urriaren 20a

"MINTZALAGUNA ETA ELKARRIZKETARIA". Irungo Udalak jakinarazi du datorren ostiralean, urriak 21ean, Mintzalaguna eta Elkarrizketariak programetan izen emateko epea amaituko dela. Mintzalaguna egitasmoaren kasuan, astean behin biltzen dira 5/6 laguneko taldeak, hau da, euskal hiztuna den lagun bat, taldea dinamizatzen duena eta gainerakoak, euskara praktikatu nahi dutenak, euskaraz aritu. Izen ematea, internet bitartez egin behar da, www.irun.org/euskara orrialdean.