Hendaiako Merkatu Zaharra 2015.eko urtarrilaren lehenaz geroztik itxita dago Departamenduaren aginduz. Zaharkituegia zegoen eraikina, eta horren ondorioz, ez zituen segurtasun neurri minimoak betetzen. Geroztik, Hendaiako hainbat elkarte eta eragilek bertan antolatu ohi zituzten kontzertu, erakusketa eta herri bazkariak egiteko lekurik gabe geratu da Hendaia. Baina Herriko Etxeak orain hiri erdiaren biziberritzeko, Merkatu Zaharra berreskuratzea estrategikotzat jotzen du. Oraindik ere 2017ko udal aurrekontua onartu beharko dute abenduan, proiektua diruztatzeko, baina Herriko Etxea determinatua dago Merkatu Zaharra berriz martxan jartzeko. Proiektua, berez, nahiko zehaztua dute iada. Iker Elizalde, Hendaiako auzapezordeak eman dizkigu proiektuari buruzko xehetasun gehiago.