Bidasoa-Irunen ereserkiak letra euskalduna ere ukan dezan, lehiaketa martxan

Antxeta Irratia 2016ko urr. 18a, 00:00

Orain artean, Bidasoa-Irun eskubaloi elkarteak gaztelaniazko ereserkia baino ez zuen. Baina Bidasoako EKT elkarteak eta Bidasoa eskubaloia elkarteak indarrak bildu dituzte, Bidasoaren ereserkiak letra euskaraz ere ukan dezan. Lehiaketa antolatu dute bi elkarte hauek, eta azaroaren 18a bitartean entrega daitezke proposamenak Bidasoak Artalekun duen egoitzara eskutitz bidez igorrita.

Bidasoako sentimendua eta nortasuna bildu nahi dute letra berriarekin, eta ez egungo gaztelaniazko itzulpen hutsa. EKTko lehendakaria, Joxeja Zabalo eta Bidasoako ordezkaria Aritz Sodupek eman dizkigute ekimen honen inguruko xehetasun gehiago.