Gorka Moreno, Ikuspegi Euskal Inmigrazio Behatokiko koordinatzailearen hitzaldia bihar Irunen

Antxeta Irratia 2016ko urr. 18a, 00:00

Irungo Hiritar Foroak antolatuta, Gorka Moreno, Ikuspegi Euskal Inmigrazio Behatokiko koordinatzaileak hitzaldia emango du bihar, Irungo Amaia Kultur Zentroan. 19:00etan izango da, “Estereotipoak eta zurrumurruak inmigrazioari buruz: zer dago errealitateaz, zer diote datuek?” izenburupean. Baina zurrumurruak eta uste faltsuak aldentzeko, errealitatea zein den ulertu beharra dago. Eta horretarako, baita gure gizartea osatzen dugunon azken urteetako garapena ere. Inmigrazioa, datorrenaren premiak bultzatuta, baina bertakoen beharrak asetzera datoztenen prozesu bat baino ez delako. Zentzu honetan, Espainiako estatuan, eta Euskal Autonomi Erkidegoan inmigrazioaren fenomenoa, burbuila inmobiliarioaren hazkunde ekonomikoarekin batera eman zelarik, 1998. urtetik aurrera eta urte gutxiren buruan gertatu zen bereziki. Eta horrek eragin soziologiko batzuk ekarri dituela dio euskal inimigrazioaren behotokiko zuzendariak.