Hirigintzan berdintasun irizpideak ezartzen aitzindaria da Irun

Antxeta Irratia 2016ko urr. 17a, 00:00

Joan den astean Euskal Autonomi Erkidegoeko udalerri guztien hirigintza planak baldintzatu edo bideratuko dituen Lurralde Antolamendurako Gidalerroak zehazteko jardunaldi bat ospatu zuten Lakuan. Eusko Jaurlaritzaren eskumena izanik ere, udalek garatu behar dituzte gero, bertan onartutako normatiba eta irizpideak. 

Lakuan Eusko Jaurlaritzak aintzat hartu duen “Genero Ikuspegia lurralde antolamenduan eta hirigintzan” jardunaldietan, Irungo Udal Arkitektoa, Naiara Zabala, gonbidatu berezia izan zen. Irungo Udala aitzindaria baita, hirigintzan berdintasun irizpideak ezartzen eta aplikatzen. Irungo esperientzia aintzat hartu dute, gainerako udalerrietako hirigintza plan orokorretan aplikatzeko. 

Heldu den Euskal Hiria Kongresuan aurkeztua izango da dena. Baina gaurkoan, Naiara Zabala planeamendu udal arkitekta bera, eta Hirigintza arloko ordezkari politikoa, Xabier Iridoyrekin mintzatu gara, honek guztiak dakarrenaren berri emateko.