Sagarraren besta antolatu dute Biriatun

Antxeta Irratia 2016ko urriaren 17a

Bidasoko Sagarnozaleen Kofradiak kapitulo berri bat ospatu zuen atzo. 7 urtez Hendaian Sagarraren Besta antolatu ondotik, Biriatura eraman dute aurten. Eta urteko sagar uztaren prentsaketa eta lehen muztioa, etxeko-sagarnoaren eginmolde zaharretan, era tradizionalean egin dute.