Joxe Mari Lopetegi gogoan

Antxeta Irratia 2016ko urr. 14a, 00:00

Joxe Mari Lopetegiren Iturritik Kantari izeneko kantaldia emango dute urriaren 22an, Irungo Musika Kontserbatorioko areto nagusian. Ez da nolanahiko kantaldia izango. Iaz Irunabar bertso eskoletako tailerretatik abiatutako lan baten ondorioa baita. Joxe Mari Lopetegi bertsolari errepublikar irundarraren izana eta lana aztertu zuten. Eta Oiasso Erromatar Museoan hitzaldi bat ere antolatu zuten apirilan, haren figura ezagutarazteko.

Oraingo honetan, Irunabar bertsoaren bilgunearekin bat egin dute, Musika Kontserbatorioko hainbat irakasle eta ikaslek, Auntxa Trikitixa Eskolak eta eskualdeko zenbait kantari ezagunek, kantaldi onen prestatzeko. Iñaki Aranaga, Auntxa Trikitixa Eskolako arduradunarekin mintzatu gara.