Irungo Gazteria zerbitzuak eskainitako ASEXORA ZAITEZ programaren baitan, gaur Igazte bulegoan nerabeentzako sexu-heziketa tailer berri bat emango dute. “Harreman afektiboak eta bikotearenak” aztertuko dituzte. Izan ere, afektibitate loturak beharrezkoak izanik ere, kalitatezko harreman osasungarriak behar dute. Eta hori lortzeko, maitasuna ez ezik, autonomia, komunikazioa, asertibitatea eta enpatia landu beharra dago. Gaurko tailerra, 17:00etatik 19:00etara izango da CBA kulturguneko Igazte bulegoan. Baina gogoratu adin eta beharren araberako sexualitate tailerrak antolatu dituztela programa honen baitan. Eta horrez gain, psikologo eta sexologo baten eskutik, Irungo gazte orok duela anonimoki bere zalantzak argitzeko aukera. Horretarako “Egin Zure Galdera” ekimena martxan jarri baitzuten iaz. Galderak pausatzeko bide ezberdinak ematen dituzte: igazte@irun.org posta elektronikora idazten ahal duzue, 943 50 54 40 zenbakira deitu, edota whatsapp bidez 607 771 173 zenbakira idatzi. Itsaso Carrizo, zerbitzu hontako sexologa da.