Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko partuzergoak Gu Geu programa abian jarri zuen duela zenbait urte. Mintzalagunaren dinamika beretsuan, euskara, frantsesa eta/edo gaztelera praktikatu zein hobetu nahi dutenei zuzenduta dago.
110 bat lagun dira iada, hontan parte hartu dutenak. Eta ikasturte berri bati ekingo diote orain.
Mondragon Unibertsitateo Mugi Hadi elkarteak animatzen ditu taldeetan antolatutako ateraldiak. Mugaz-gaindi museo baten bisita egiteko, gastronomi-elkarte batean sukaldatzeko edota zinera joateko geratzen dira.
Urriaren 17tik 28ra egin daiteke izen-ematea. Irungo eta Hendaiako Gazte Informazio bulegoetan, edo Hondarribiko BAZen, edo CONSORCIO@bidasoa-activa.com helbide elektronikoaren bidez.
Parte hartzaile bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu, konpromiso gisa. Elkarrizketa taldeak aldiz, azaroaren 2an hasiko dira elkartzen.
Arantxa Berrotaranek esplikatu digunez, behar bati erantzuten dio programa honek