GAZTE BERMEA zertifikazioa tramitatzen hasi da Irungo Udaleko Igazte bulegoa.

Antxeta Irratia 2016ko urr. 13a, 00:00

Euskal Autonomi Erkidego mailan, bi Gazte Bulegok baino ez dute zerbitzu hau eskaintzen. Ikasketak bukatu eta lanik gabe dauden gazteek, lan kontratu lagunduak lortzeko aukera biltzen du honek. Espainiako Ministerioak enpresa kontratatzaileei eskainitako laguntzak badira ere, ez da aski gaztea izatearekin. Lanean da iada Irungo CBA Kulturgunean dagoen Igazte bulegoa. Dagoeneko 200 bat gazte irundarrek alta eman dute Gazte Bermean, eta horri esker, eta El Espazio bulegoaren laguntzarekin, formakuntza, enpresetan praktikak edota enpresaren batek gazteen kontratu lagundu bat eskainiz gero, haietarako sarbidea dute iada. Irungo Igazteko langileek Zaragozan formakuntza jaso behar izan dute zerbitzu hau eskaintzeko. EAEn Irun eta Arrasateko Gazte Bulegoak baino ez dira hau tramitatzen hasi, eta Kantabria, Bizkaia eta Nafarroatik ere heldu dira gazteak, Irunen alta eman nahian. 943 50 55 44/40 telefonoetara deituz, igazte@irun.org helbidera idatziz, edota whatsapp bidez 607 77 11 73 zenbakira idatziz, hitzordua har dezakezue. Gaurkoan Gazteria arloko ordezkariarekin mintzatu gara hortaz.