Ez Mugak elkarteak urte hastapenetik antolatutako GiraBira programa biribiltzeko TxikiMusika jardunaldia antolatu du, igande hontarako. Mendibil parkean izango da, 12:30etatik aurrera, eta urtean zehar antolatutako zortzi GiraBira saioak tematikoak izan badira, oraingo honetan, haur eta familiei zuzendutako eguna proposatzen dute. Familiek pîk-nika hartu eta parkea okupa dezaten.
Uxue Urdin irundarraren zuzenezko musika emanaldia entzun ahal izango duzue batetik, eta Asturiasetik etorrita, musika umoretsua egiten duen Petite Pop taldea (MUSIKA) Karlos Sanchez, Ez Mugak elkarteko kideak eman dizkigu xehetasunak. Horrez gain, erreportai borobil bat ere entzungai duzue