Sagarren besta ospatuko dute igandean Biriatun

Antxeta Irratia 2016ko urr. 11a, 00:00

Bidasoako Sagardozaleen Kofradiak, Sagarraren Besta ospatuko du Biriatuko frontoian, igandearekin. Aro txarra balitz Xoldon eginen lukete. Goizeko 9etan azoka gurmanta bat martxan jarriko dute, 20 artisauen parte hartzearekin. Eta sagar prentsaketaren ondotik, aurtengo Kofradiako Ohorezko kidea izendatuko dute eguerditan. Ondoren, sagarno dastaketa eta bazkaria prestatu dute. 

Zortzigarren urtea da, Bidasoko Sagardozaleen Kofradiak Sagarraren Besta antolatzen duela. Hasierako urteetan Hendaian ospatu izan zuten, eta oraingo honetan Biriatura aldatu dute. Dena dela, eskualde osoko etxeko sagardogile tradizionalen zukuak dituzte biltzen.  Aurtengo besta, igandean goizean goizetik ospatuko dutela aipatu digu Manolo Alkaiaga antolatzaileak.