“Ezagutu Zure Hiria” ekimena martxan da berriz

Antxeta Irratia 2016ko urr. 11a, 00:00

Hondarribiako Arma Plaza Fundazioak “Ezagutu Zure Hiria” ekimena martxan jarriko du berriz ere hilabete hontan. Iaz jasotako harrera beroaren ondotik, aurtengoan ere tematikoa izango da. Hasteko urrian “Gau lana Bidasoako eremuetan. Hondarribiarrak kontrabandoan” izenburupean aurkezten dute. Rosa Arburuak hitzaldia emango du urriaren 13an Arma Plazan 19:00etan. Eta urriaren 15ean, larunbatarekin 11:30etan bisita gidatu bat proposatzen dute, Arma Plazatik hasita, biak euskaraz.

Kalixa Silanes, Kultur arloko zinegotziarekin mintzatu gara)

Bisita gidaturako lekua erreserbatu beharra dago. 943 643 677 telefonora deitzen ahal duzue edota info@armaplaza.eus helbidera idatzi.