Bularreko minbiziaren aurkako eguna kari, ekimenak iragarri dituzte Hondarribian

Antxeta Irratia 2016ko urr. 5a, 00:00

Urriaren 19an izango da Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak jardueren egitaraua antolatu du, Minbiziaren Aurkako Elkartearekin (AECC), Emeki elkartearekin eta Katxalin bularreko eta ginekologiako minbiziaren eragina jasandako emakumeen elkartearekin elkarlanean. Urriaren 10ean, lazo arrosak jarriko dituzte, 11:00etan, Kasino Zaharra Adinekoen Etxean eta Emekiren egoitzan. Urriaren 14an aldiz, Bularreko Minbiziaren Aurkako Ttipi-Ttapa ibilaldi berezia egongo da, 11:00etan Itsas Etxean hasita. Urriaren 16an ere, lazoak banatuko dituzte 11:00etan San Pedro kalean. 12:00etan, berriz, puxikak askatuko dituzte Arma Plazan. Kattalin elkarteko Edurne Iruinekin hitz egin dugu eta baita Maider Sierrarekin ere