Hondarribia-Katsikas taldeak bi auto eskuratu ditu lanean segitzeko

Antxeta Irratia 2016ko urr. 5a, 00:00

Hondarribia-Katsikas boluntario taldeak bi auto jaso ditu dohaintzan, Greziara bidaltzeko. Donostiako Udalarenak dira eta errefuxiatuen akanpalekuetan geratuko dira, boluntarioek erabil ditzaten. Autoak ez dituzte Katsikas-era eramango, aldamenean dagoen Filipiada akanpalekura baizik. Ibai Labaien, ostiralean abiatuko da Greziarako bidean. Eta azaroan Imanol Garmendia eta Marina Cabezon joango dira. Bidaia da ikusgarriena behar bada, autoen eramanagatik. Baina bolondres hauek han egingo duten lana ere nabarmendu beharra dago. Abenduan itzuliko baitira, eta bitartean, bi hilabete batek, eta hilabete oso bat beste biek emango dituzte han behar direnetan lanean.