Merkatuetako parte hartzaileekin bilana eginen du Hendaiako udalak

Antxeta Irratia 2016ko urr. 4a, 00:00

Hendaiako Herriko Etxeak herriko azoka egunetan parte hartzen duten saltzaileak deitu ditu bilera baten egitera. Urriaren 18an izango da Zokoburuko Hegoa salan, atsaldeko 19:30etan. Bilkuraren xedea da, udako sasoiaren bilana egitea, jakinik, Errepublika Plazako asteazkenetako azoka eta asteburuetako Zokoburukoaz gain, udan igandeetan ere azoka antolatu dutela hiri erdian.

Patrik Larrondok, Hendaiako asteazkenetako eta larunbata goizetako merkatuetan parte hartu ohi du. Igandeetako udako berrian, aldiz, ez da izan. Baina bilan baikorra egiten du.