Sasiko Gaztetxea zabal zabalik!

Antxeta Irratia 2016ko urr. 3a, 00:00

Hendaiako Sasiko gaztetxearen irekiera ekitaldiak, gazte eta heldu ugari bildu ditu asteburu hontan. Okupatutako Orio auzoko etxea Pariseko Ospitaleen jabetzakoa da, eta printzipioz joan den irailaren 15arekin bukatzen zen honek hitzez emandako okupazioarekin bukatzeko epea. Izan ere, Herriko Etxea ez zuen uda hastapenean Pariseko Ospitaleekin negoziatutako akordioa izenpetzera ailegatu. Momentuz ez dute inongo prozeduraren berririk ukan, beraz bertan geldituko direla iragarri dute.

Aitor Errazkin lankideak segitu zuen larunbateko irekieta ekitaldia