Besta giroan, baina aldarrikapenerako ere eman zuen atzo, Plaiaundin ospatutako Hegaztien Nazioarteko Egunak. Europako hegaztien migraziorako eta negu-pasarako gunerik garrantzitsuenetako bat izanik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Ornitologia gainerako Zentroetan bezala, haur eta familientzako hegazti behaketak, eraztuntzea eta tailer dibulgatibo anitz egin zituzten Txingudi Ekoetxean eta natur parkeko behatokietan. Baina Plaiaundik aireportua aldamenean du, eta 2019. urterako Europaren aginduz, hezegunearen bihotz-bihotzean dauden kirol instalazioak bertatik atera beharko dituzte.
Eztabaida ez da oraingoa. Hasi zenetik hiru hamarkada beranduago denak berdin jarraitzen duela salatzen dute ekologistek. Eta behingoz egoerari aterabide bat emateko garaia iritsi dela uste du, Bidasoaldeko Lagunak elkarteko Garikoitz Apaolazak. 2019rako atletismo pistak bertatik kenduak behar dute, Europatik 20 milioi euro arteko isunak baititu Eusko Jaurlaritzak jokoan. Garikoitz Apaolaza entzun dezagun.