Goiz hontan, Irungo Udalak eta Iberdrolak irundarren oinarrizko argindar eta gas beharrak babesteko konbenioa izenpetu dute. Udalak Gizarte Zerbitzuen bidez, aspaldian banatzen ditu ala behar duten familientzat, oinarrizko zerbitzuen gastuak ordaintzeko Laguntza Sozial Bereziak. Baina oraingo konbenio honen helburua da, berez, laguntza eman eta iritsi bitartean, Iberdrolak argindar eta gas zerbitzuetan mozturarik egin ez ditzan. Sergio Corchon, Gizarte Ongizate arloko zinegotziak esplikatu duenez, Iberdrolarekin izenpetutako konbenio honen helburu nagusia, elgarlana eta koordinazioa da.Iberdrolako ordezkariak esplikatu duenez, Eusko Jaurlaritzarekin halako hitzarmen bat izenpetu zuten iada, eta honek Gurutze Gorriari luzatu dio horren kudeaketa. Baina Donostia, Bilbo eta Gasteiz izan dira momentuz, konbenio hau izenpetu duten udaletxe bakarrak. Irun da laugarrena. Dena dela, Iberdrolaren ideia da, EUDEL, Udalen Erakundearen bitartez, udaletxe txiki eta handi guztiek bat egin ahal izango duten konbenio marko bat sortzea. Hona Sergio Corchonen hitzak.