Hitzordu poetikoa larunbatean Asporotsttipin

Antxeta Irratia 2016ko irailaren 30a

Danimarkatik Afrikara hegaldi poetiko irudikatu baten egitera gonbidatuko gaitu larunbatean, Abbadia Eremuko Asporotsttipi Erlaitzaren Interpretazio Zentro berriak. 

Arratsaldeko 18:00etan irakurraldi musikatua antolatu dute. Patxi Zubizarreta eta Peio Ramirez-ek “Zikoinaren Hegaldia” proposatuko digute. Patxi Zubizarretak berak esplikatu digu zer entzun ahal izango dugun.