“Igandean ospatuko da Hondarribia elkarlanean”

Antxeta Irratia 2016ko ira. 30a, 00:00

“Hondarribia Elkarlanean” jardunaldia antolatu du Hondarribiko Udalak, eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta elkarteei zuzendua. Haien jardueraren inguruan hausnartzea, informazioa eskaintzea eta laguntza ematea da saioaren helburua. Urriaren 2an izango da, igandearekin. Goizean zehar, erakusketa egingo dute parte hartuko duten elkarte eta erakundeek, Butron pasealekuan, 11:00etatik 14:30etara. Atzegiko kidea den Amaia Vazquez bertan izanen da eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.