Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburuan Plaiaundin

Antxeta Irratia 2016ko ira. 30a, 00:00

Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburuan Plaiaundin. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntza Zentro guztiek bat egin dute asteburu honetan hainbat jarduera egiteko. Eta Plaiaundiko Txingudi Ekoetxean hegaztien eraztunketa, behaketa, identifikazioa, haurrentzako tailerrak eta erakusketa bat ere proposatzen dute, igandean, goizeko 10:00etatik 14:00etara. 

Plaiaundik 1.000 hegazti espezie inguru biltzen ditu gaur egun.  Baina Europako hegaztien migraziorako eta negu-pasarako gunerik garrantzitsuenetako bat izanik ere, aireportua aldamenean du. Eta nabarmendu beharra dago 2019. urtean bukatzen dela Europak emandako epea kirol instalazioak Plaiaunditik kentzeko. Zubieta da aterabidea, baina ez da deus mugitu. Baina alternatibarik egongo ez bada ere, 2019rako atletismo pistak bertatik kenduak behar dute 2019rako, Europatik 20 milioi euro arteko isunak baititu Eusko Jaurlaritzak jokoan. Kantabrian, dagoeneko, halako isun baten prozedura abian jarri dute antzeko egoera batean. 

 

Itsas Enara elkartea, Birding Euskadi edota Bidasoako Lagunak Elkarte ekologistak ere bat egin dute ekimenarekin. Azken hontako kidea da, Garikoitz Apaolaza.