Hondarribiko Udalak Mintzalaguna programa antolatu du laugarren urtez. Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean, herrian euskararen erabileran eragiteko helburua du programa honek. Aurtengoan, “Konturatzerako euskaraz!” leloa hautatu dute.Interesaturik baldin bazaude, baldintza bakarra euskaraz mintzatzeko gai izatea da, eta astean ordubete horretan elkartzeko konpromisoa hartzea. Izena emateko epea urriaren 4tik 14ra egongo da zabalik. Eta horretarako fitxa bat bete behar da, zuen ordutegi eta interesen arabera.
Informazio guztia mintzalaguna@hondarribia.eus posta elektronikoan, Euskara Zerbitzuko Udal Bulegoetan goizeko 9:30etik 11:30era, edota interneten ere blogak.eus/mintzalaguna web atarian ere aurkituko duzute. Arantxa Ezeiza, Hondarribiko Udal Euskaltegiko zuzendariak esplikatzen digu, helburua bakarra dela, eta bi partehartzaile mota daudela. Urteotan Mintzalaguna programan parte hartu duten zenbait lagunek euren esperientzia kontatu digute.