Hirian gertatzen diren trafiko istripuak sahiesteko helburuarekin, hainbat saio antolatu ditu Irungo udalak. Irungo Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta daude Era berean, gazteen autonomia eta erantzukizuna indartu eta garatu nahi da oinez nahiz bizikletaz egiten dituzten joan-etorrietan, eta errespetua zein bizikidetza bezalako balioak barneratu ditzatela bide publikoetan ibiltzen direnerako.Saio bakoitzean atal teoriko bat egongo da eta eskolan bertan emango dira. Atal praktikoa Ibarlako bide heziketako pistan emango da, edo bestela, bide publikoetan.
Txema Ortun, Irungo Udaltzaingoko Bide Heziketarako arduradunak eman dizkigu xehetasun gehiago.