Eskualdeko 200 bat familiak, kooperatiba baten bidez jasotzen ditu barazkiak astero. Urtetik urtera gora egiten duen kopurua da. Esan nahi kontsumo arduratsuak eta kalitatezko elikagaien kontsumoak gora egiten dutela. Baratze kooperatiba horietariko bat dugu, Xixare Baratze Taldea. Eta Migel, bertako kideak aipatu digunez, 40 bat familik osatzen dute taldea gaur egun.