Irungo Udalak eta Emaus erakundeak, larunbata honetan Zabaltza plazan ospatuko den kontsumo arduratsuari buruzko jardunaldi baten aurkezpena egin dute gaur. “Emaus Plaza” ekimenak, udan zehar Emausek bururaino eraman dituen altzarien errestaurazio eta zahar-berritzeko tailer programa borobilduko du.
100 bat pertsonek hartu dute parte tailer hauetan. 89 helduk eta 8 haurrek. Altzari zaharrak eraberrituz, hondakindegian bukatuko luketen gauzak berreskuratu, eta balio bat ematen ahal zaiela erakutsi nahi izan dute. Aldi berean, formakuntza eta ogibide bilakatu daitekeelarik. Izan ere, Udal Aurrekontu parte hartzaileetatik abiatutako ekimena izanik, 39.800 euro bideratu ditu Udalak programa hau garatzeko. Eta tailer hauek, lan munduratzeko prestakuntza gisa eskainia izan zaizkie bazterketa sozia arriskuan dauden hainbat pertsonei. Goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00etara da larunbateko hitzordua. Animazio musikalak eta zahar-berritutako altzarien salmenta postuak antolatzeaz gain, egunotan altzari horietariko batzuk Irungo kaleetan topatuko dituzue. Fermin Kalbeton kaleko autobus geltokiaren markesina berrian, adibidez. Edu Mendezek,Emauseko gizarte hezitzaileak, azalpen gehiago ematen dizkigu