Klima Aldaketa eta honek itsasoetan izango duen eragina aztertzeko, UHINAK Kongresuaren bigarren ekitaldia ospatuko da gaur eta bihar Ficoban.
Iaz Euskadi-Akitaniako itsas bazterretan hartu beharreko neurriak izan zituzten aztergai, mende bukaerarako itsasoa 30 zentimetro eta metro bete artean igo daitekeela kontuan hartuta. Baina aurtengoan, Galiziatik hasi eta Bretainaraino zabaldu dute lan eremua.
Gizakia klima aldaketari egokitu beharko dela, adituek dagoeneko ez dute dudarik. Itsasoko uren berotzea, itsas-mailaren goratzea, fauna eta floraren migrazioak edota, kasuak kasu, desagertzeak, uren kutsadura plastikoa eta PH-aren azidifikatzea. Ander Lopez ikerlaria, Bizkaiko Golkoko zooplaktonaren azken urteetako garapena aztertu du.