Asteburu kulturala antolatu dute Urruñako hiribarnean

Antxeta Irratia 2023ko ira. 28a, 00:00

Herriko Etxeak herria biziarazteko arrapostua egin duelarik, udazkeneko asteburuetan kulturak emango dio trafikoari lekukoa hiribarneko kaleetan. Asteburu honetarako, Maitakultura elkarteak antolatutako kontzertuak batetik, eta bestetik, gerrari buruz hausnartzeko “Le Message” antzerki ibiltaria proposatzen dute urririk.

Ostiral honetan Petti eta Jak musikarien kontzertuak antolatu ditu Maitakultura elkarteak Urruñako herriko etxearen lankidetzarekin herriko plazan. 20:00etan hasita “Blues Gaualdi” gisa aurkeztu dute. Larunbatean, aldiz, Jour de Fete konpainiak joan den ekainan estreinatu zuen “Le Message” antzerki ibiltariak hartuko ditu herriko kale eta plazak. Gerraren ondorioetaz gogoeta egiteko obra da honakoa, eta aktore zein ikusleen partehartzea galdegiten du, mugimenduan delarik. Hori dela eta, hiribarneko trafikoa hetsi egingo dute. Arratsaldeko 18:00etan emana dute hitzordua 12 urtetik goitikoentzat. Urririk da, baina aitzinetik izena eman behar da Turismo Bulegoan (otpaysbasque.com). 

Erlazionatuak

Asteburu kulturala antolatu dute Urruñako hiribarnean

Antxeta Irratia 2023 ira 28 Behe Bidasoa