Emakume ijituak ahalduntzen jarraitzeko topaketa antolatu du Irungo Kera elkarteak

Antxeta Irratia 2023ko ira. 28a, 00:00

‘Topaketa pedagogiko eta feministak emakume ijituekin’ lemapean bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Irungo Kera elkarteak, Donostian eta Bilbon, urriaren 3an eta 4an.

Emakume ijituen ahalduntzea eta ijitu herriaren historiaren berreskurapenean jarduten du elkarteak. Haien helburua da, emakume ijitu erreferenteak sortzea, eta emakume ijituen errealitatea lehen planora ekartzea. Betiere, etnia hontako pertsonek jasan izan dituzten estereotipoetatik aldendu, eta bereziki emakumeek eskubideetan urratsak eman ditzaten. Gure eskualdean hainbat jarduera antolatzen dituzte urtero, emakume ijitu gazteak ahalduntzeko.

Bertako kide diren Palmira Dual Jimenez eta Ane Toledorekin hitz egin dugu. Aurtengo jardunaldien gaia edo hari-gorria arte eszenikoak direla adierazi digute. Elkarteari buruz informatzeko zein aipatu jardunaldietan izena emateko ere, @keraelkartea izenez ezagutuko dituzue sare sozialetan. Argitu dutenez, Donostiako Miramar jauregian (urriaren 3an) eta Bilboko Bilborock-en urriaren 4an antolatutako jardunaldietan parte hartzeko ez da ijitua izan behar, noski. 

Erlazionatuak