Hileroko Baleak elkarteko solasaldien baitan, Patxi Bisquert gonbidatu dute irailaren 28 honetan 19:00etan, Eguzki Art ekoiztetxearekin eta auzolanean sortu duen “Ombuaren itzala” proiektua aurkezteko.
Pello Mari Otaño (Zizurkil 1857-Argentina 1910) bertsolariaren bizitza eta obra pantaila handira eraman nahi dute filmarekin, eta ondoren ere, material pedagogiko gisa eskoletan baliatu dezatela. Horretarako auzolanean ari dira herriz-herri proiektua aurkezten. Izan ere, 30.000 zine sarrera aurrez saltzeko erronka markatu dute, mezenazgo kultural gisa, proiektua sustengatzeko aukera emanez. Horretarako ekarpenak egin daitezke, ES84 3035 0120 9212 0001 4781 kontu korrontean. Eta proiektuaren eramaileekin harremanetan sartzeko ere, hauek dira aukerak: 948 38 83 31 edo pmirenabisquert@hotmail.es.
Halere, Hendaiako Baleak elkartean solasaldi goxo bat proposatzen dute ostegun honetan (irailak 28), Patxi Bisquertekin zalantzak argitu eta proiektuaren berri jasotzeko. Aurretik, Antxeta Irratian azaldu digu proiektua zertan den.