‘Familian asko gara’ liburuaren aurkezpena deitu du Ara Gorputz Irungo eraldaketa feministarako taldeak, ostiralean (irailak 22) 18:00etan Palmera Montero gunean.
Alazne Eizagirre, Ara Gorputz taldeko kide den esperientzia pertsonal batetik abiatuta, kolektibora eramandako kontaketa bat eskaintzen du liburuak. Ama bakarra da liburuan ageri dena, eta bere semea arrazializatua. Eta ohikoa den bezala, famili-argazki bat eraman behar du eskolara.
Horrelako egoera baten aurrean, haur eta famili askok bizi dituzten egoerak, eta familia dibertsitatea normalizatzeko eman daitezkeen azalpenak biltzen ditu ipuinak. Izan ere, euskal haur literatura aberastera datorren egitasmoa honek, familia eredua eta arrazializazioa uztartzen ditu.