Sagar Eguna prestatzen ari da Ola sagardotegia, uzta biltzeko sasoi betean

Antxeta Irratia 2023ko ira. 21a, 00:00

Irungo Ola sagardotegiak 21. Sagar Eguna antolatu du urriaren 1ean, igandearekin. Sagar mundua sakonago ezagutzeaz gain, aurtengo lehen sagar zukua (zizarra) dastatzeko aukera izango da bertan.

Bien bitartean, eguraldi gorabeheratsu baten ondoko uzta bilketarekin buru belarri ari dira. Azaroan, domusanturako lanak amaitzea aurreikusten du. Kontatu digunez, sagardotegiaren inguruetan, Meaka auzoan 9 hektarea sagarrondo ditu biltzeko, baina Zarautz, Irun eta Hondarribiko baserrietako sagarrak ere erabiltzen ditu. “Urte arraroa izan da”, aitortu digu Iñaki Bengoetxeak, Ola sagardotegiko nagusiak, “udaberria nahiko ona hasi zuen, baina udako bero zakarrarekin eta euria kolpeka egin duen honetan, sagar uztan eragina izan du”. Bengoetxeak dioenez, ale asko bada eta euriari esker hazitzen lagundu dio, baina uda bukaeran baizik ez du berotu, eta horrek ekartzen dio azukrea, eta beraz, alkohola sagardoari.

Ola sagardotegiak bertako sagarraren aldeko apostuarekin jarraituko du. Baina Bengoetxeak iragarri digu bere alabek hartuko dutela aurki sagardotegi zein sagastien arduraren lekukoa. 

Erlazionatuak