Biriatuko ikastolak herriko Bestak Komitearen laguntzarekin “Biriatuko aurre bestak” antolatu dituzte. Hitzordua larunbata hontan (irailak 16) arratsaldeko 16.00etan abiatuko da herriko frontoian. Egitarauari buruzko xehetasunak bildu ditugu, Txomin Mingo, Biriatuko ikastolako lehendakariaren eskutik.
Biriatuko San Martin Bestak azaroan ospatuko dituzte, baina eskola sartzearekin batera, aurreèbesta hitzordua antolatu dute aurreneko aldiz, Biriatuko Ikastolak eta Besta Komiteak. Ikastolaren beharrak sustengatzeko, urtean zehar ekintza andana bat proposatzen dituzte gurasoek, eta aurten ikasle marka berri bat egin dutela, are gehiago.
5 ikaslerekin hasi zuen ikastolak bere ibilbidea duela 8 bat urte, eta egoitza berean jarraitzen dutenez, ikastola berri baten proiektua lantzen ari dira.
Horiek hala, eta azaroko San Martin besten aperitiba eta aurkezpen gisa, aurre besta antolatu dute larunbata honetan. 16:00etan herri kirolak izango dira haurrentzat, 18:30etan Mutxikoak eta paella erraldoia, eta ondoren musika afrikarra TAMALA taldearkein.
Era berean, Baionako ospitalean diren haur erien sustengatzeko lasterketa bateko korrikalariak Biriatura iritsiko dira. Eta azken metroak haiekin batera egiteko deialdia luzatu dute.