Elkarteen Foroaren 19. Edizioa ospatu zuten larunbatean Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan. Eragileentzako egun garrantzitsua izanik, eskaintza zabalari buruz informatu eta ikasturte berrian jardueretan izena emateko aukera paregabea eskaintzen die hendaiarrei.
Herriko 60 elkarte bildu dira larunbata honetan Hendaiako Daniel Ugarte pilota lekuan, ikasturtea abiatzeko prest. Elkarteen Forumaren 19.edizioa izan da aurtengoa. Beren lana eta ekintzak agerrarazteko asmoz joaten dira elkarteak bertara, eta urteen poderioz, ikasturte hastapeneko erreferentziazko hitzordua bilakatu da. Herritarrek bertan topa baitezakete Hendaiako elkarteen eskaintzaren informazio osoa, eta izena eman ere, egun eta leku beretik mugitu gabe.
Kirol, kultur zein sozial arloko Hendaiako elkarte eta eragile hainbatekin hitz egiteko aukera izan du bertan, Aitor Errazkin Basurko lankideak. Entzun Elkarteen Foroan bertan haiekin egindako elkarrizketa.