Etxalarko Lorpen enpresak 25 urte betetzen ditu aurten

Antxeta Irratia 2023ko ira. 7a, 00:00

Galtzerdi eta barruko arropa espezializatuak ekoizten ditu Etxalarko Lorpen enpresak. Innobazioa eta jasangarritasuna dira bere bi ardatz nagusiak eta lan egiteko modu horrekin, nazioarteko merkatuan txoko bat lortu du aspaldi.

Etxalarko Lorpen enpresak 25 urte beteko ditu aurten, nahiz eta ia berrogei daramatzan lanean, 1985ean zazpi etxalartar elkartu eta kooperatiba sortu zutenetik. Hasieran, herriko etxeetan biltegiratzen zituzten galtzerdiak, eta prozesuaren parte bat ere bertan egiten zuten. Orain dela urte batzuk ordea, planta bat erosi eta bertan elkartu zuten ekoizpen eta banaketa guztia. Horrez gain, 2014an, Ternua Group taldean sartu ziren eta horrek ere baliabide batzuk eman zizkieten.

Miren Olaetxea Indaburu Lorpeneko produktuen zuzendari eta erosketa buruak azaldu duenez, urteetan aldatu ez dena enpresaren ardatz nagusiak dira. Batetik, innobazioari garrantzi handia ematen diote, materialak eta lan egiteko moduak berritzeari alegia. Bertzetik, jasangarritasuna ezinbertzekoa da Lorpenen. Etxalarren egonda, ingurumena zaintzea eta galtzerdiak sortzeko prozesuan hau bidelagun izatea da enpresaren helburu nagusia.

Hau guztiagatik, Lorpenen materiala munduan zehar ezaguna da eta zenbait mendizale eta kirolarik euren produktuak erabiltzen dituzte. Gainera, ISPO Award saria ere jaso zuen Etxalarko enpresa honek, ekoizten dueen “outdoor” arroparengatik. 

Miren Olaetxea Indaburu Lorpeneko produktuen zuzendaria eta erosketa buruarekin solastu gara. 

Erlazionatuak

Etxalarko Lorpen enpresak 25 urte betetzen ditu aurten

Antxeta Irratia 2023 ira 07 Behe Bidasoa