Comete Sarea omenduko dute, Urruñatik Oiartzunera bide klandestinoaren eskualdeko urratsak jarraituz

Antxeta Irratia 2023ko ira. 6a, 00:00

Bigarren Mundu Gerra bete-betean nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jaso eta Bidasoa zeharkatzen laguntzen zituen Comète Sarearen laguntzaileak omenduko dituzte irailaren 7tik 10era.

Urruña inguruan hasi eta Bidasoa zeharkatuz Oiartzun arte zihoan bidea gogoratuz, antolatutako jarduerak ere eskualde osora zabalduko dituzte. Garai haietan, 1941-1945 urteen artean sare klandestino honek Gibraltarreraino heltzeko laguntza eskaintzen zien, handik Ingalaterra edo Belgikara itzultzeko adibidez.

Comete Sarearen topaketak kostaldean antolatu dituzte aurten, irailaren 7tik 10era. Comete Sarearen Lagunak elkarteko Beñat Olaizolarekin izan da Aimar Lopez Erasun lankidea.

Oroit, Comete Pays Basque elkarteak eta Irungo Nicolas Gerendiain errepublikar elkarteak ere, deialdia luzatu dute haietan parte hartu eta laguntzeko. Topaketetan izena emateko cometepaysbasque.blogspot.com webgunera jo behar da, edota jcaberasturi@gmail.com.