Hendaiakoop kontsumo arduratsuaren aldeko kooperatibak bost urte ospatzen ditu. Hendaiako erdigunean kokatua den dendan, tokiko mozkinak erosi ditzakete bazkideek, baita tokikoak ez diren produktu ekologikoak ere. Langilerik gabe, bazkideen lan eta denborari esker kudeatzen dute denda, eta urteurrena egun osoko egitarauarekin ospatuko dute larunbat honetan. Aimar Lopez Hendaiakoopeko Jokin Etxeberriarekin mintzatu da.