Herritarrei hurbileko arreta emateko eta arrakala numerikoa ttikitzeko, CAF familien laguntza kutxak eta CPAM lehen mailako eritasun asurantzak egoitza berria estreinatu dute Hendaian.
Hendaiako plazan, Herriko Etxe edo inposen zentro zaharrean kokatu ziren duela bi hilabete CAF eta CPAM egiturak. Atzo inaguratu zuten egoitza berria bi egitura horien tokiko arduradunek, Hendaiako auzapeza eta hautetsi andana inguruan zituztela. Sinbolismo berezia baitu zerbitzu hauen iritsierak Hendaiako udal taldearentzat: hamarkada luze da Kotte Ezenarro auzapeza hendaiatik zerbitzu publikoak joateren aurka borrokatzen dela. Gune berri honetan, CAFen harrera astearte eta ostegunetan seurtatua da, CPAMena astelehen, astearte eta ortzegunetan delarik. Hiru langilerekin hitzorduak izateko aukeraz gain, bi ordenagailu herritarren zerbitzura dira, desmartxak haien kabuz egin ahal izateko. Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak garaipen bat bezala ikusten du zerbitzu hauek behin betiko hendaian plantatzea.
Pausu berriak ere espero ditu Hendaiako Herriko etxeak, hilabete guttitan France Services postu bat baita departamentuaren osasun egiturak Hendaiara eramateko asmoa baitute. Anartean, herritarrek CAF eta CPAMen egoitza berria ausarki erabiltzen dute, atzoko inagurazioak iraun zuen ordubetean dozena bat Hendaiar ibili baitziren zerbitzuak erabiltzen. Frantsesez eta gazteleraz ziurtatua da harrera astelehenetik ostegunera, langile euskaldunik ez da momentukotz.